Nola jolastu

NOLA JOLASTU?

  1. Aukeratu mural bat.

  2. Hurbildu markatzen dizun herri eta tokira (garrantzitsua).

  3. Sakatu “Hasi” botoia. Baina kasu! Behin “Hasi” botoia sakatuta, 3 minutu bertzerik ez dituzu izanen ausazko zortzi galderei ahal bezain fite erantzuteko!

  4. Behin horiek erantzunda, hurrengo murala dagoen herrira joateko prest zaude. Zorte on eta gozatu muralen xenda!
ADI: “Elizondo V” muralak bi zati ditu. Jolastu ahal izateko, beheitikoaren ondoan kokatu beharko zara. Goitikoari buruzko galderak ere toki honetatik erantzun ahalko dira.

IKURRAK

Mural_Xenda_non

Kokapena

Gainean klikatuta murala dagoen kokapen zehatzera eramanen zaitu.​

Mural_Xenda_btn

Atzera​

Gainean klikatuta aurreko orrialdera itzultzeko aukera izanen duzu.​

Orri nagusia

Galdetegia osatu eta gero orri nagusira itzultzeko aukera gainean klikatuta.

Iradokizunak

Aplikazioan akats bat aurkitzen baduzu edo zure ekarpen kulturala egin nahi baduzu jarri gurekin harremanetan.

Jolasa mugikorretik jokatzeko prestatua dago